Lorea Uribarri Berrojalbiz Zuzendaria

Geografia eta historian lizentziaduna, geografian espezializatua, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Lurraldearen antolamenduan diplomatua da gainera Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, non Ingurumen, lurralde eta hiri antolamenduko masterra ere egin zuen.

Informes y Proyectos S.A. enpresan ekin zion bere ibilbide profesionalari; 2000. urtean Europar Batzordearen lantaldeko kide izan zen Varsoviako egoitzan, Polonia Europar Batasunera atxikitzeko prozesuan. 2004ean Poloniako tren nazionalen eta garraio ministerioaren atxikitzerako kontseilari izendatu zuten. 2008an lurralde palestinarretarako kooperazio espainiarraren koordinatzaile nagusiaren lanpostuan hasi zen, Jerusalemgo egoitzan. 2014ko urtearen hasieran sartu zen Azurmendi taldean nazioarteko proiektuen arduradun gisa, eta, 2017ko urtarriletik, Basque Know How Fundazioko zuzendaria da.