11 herrialdetako gaztetxok Nazio Batuen Erakundearen batzar bat antzeztu dute Gernikako Batzar-etxean.

Agenda 2030 deitutakoaren 17 helburuak izan dira gai nagusietako bat, Nazio Batuen batzar orokorrak 2015ean onartu zuena garapen jasangarri baterako. Azurmendi Jatetxea helburu horiek lortzeko laguntza proaktiboaren eredu garbia da.

 

Basque Know How

Herrialde desberdinetako ia 300 gaztetxo bildu dira iragan asteburuan Bizkaiko egoitza parlamentarioan NBEko batzar bat antzezteko helburuarekin, Euskadin egin den Model United Nations (MUN) lehen konferentziaren ospakizunaren baitan, COAS hezkuntza-taldeak eta Ayalde eta Munabe eskolek sustatuta.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Tamara Zabala Nazio Batuen Espainiako estatuko zuzendariorde nagusi laguntzailea eta Lorea Uribarri Basque Know How Fundazioko zuzendaria izan dira lehen biltzar hau inauguratu dutenak, iragan ostegunez, urtarrilaren 26an.

 

Basque Know How

Uribarri andreak azaldu du mundu hobe bat lortzeko eta gizon-emakumeen bizitzak hobetzeko norbanako mailan zer egin daitekeen.

Basque Know How Fundazioko zuzendariaren aburuz, Azurmendi adibide argia da. Jatetxea 11 urtez baino gehiagoz ari da garapen jasangarriaren aldeko apustuan. Eneko Atxa sukaldariak, Gorka Izagirre osabarekin batera, naturak eraikina bilduko zuen espazio bat eraikitzea erabaki zuen. Espazio hori eta beste operazio batzuk ere jasangarri izateko, teknologiarik aurreratuenarekin aritu dira lanean.

Jatetxe gastronomiko berriaren eraikitzea bukatzean (2012), tokiko barietateetako 700 zuhaitz baino gehiago landatu zituzten. Azurmendi, gainera, tokiko hornitzaile eta ekoizleekin konprometitua ere badago, zeinengandik hornitzen den eta zeinekin ezagutza partekatzen duen. Halaber, tokiko barazkien barietate galduak berreskuratzeko ikerketa-zentro batekin ari da elkarlanean.

Nazio Batuen eredu honetan (MUN) parte hartu duten ikasleen irakasleek jatetxea eta Gorka Izagirre txakolin-upategia bisitatzeko probestu nahi izan zuten beren egonaldi bizkaitarra.

 

Basque Know How

Adibidea erakutsi ondoren, giltza izan zen Lorea Uribarrik biltzarreko ‘kideei’ botatako galdera. ‘Zer dela eta izan behar dugu proaktibo?’

‘Garapen jasangarria eta bakea zuzenki daudelako lotuak. Bakea gizarte berdinzaleetan ematen da’, azpimarratu zuen zuzendariak, ‘gizon-emakumeek elikagaiak eta ura behar dituzte bizirauteko eta horiek eskura izateko berotze globala gelditu behar dugu’.

Hitz gutxitan esanda, jatorrietara itzuli behar dela nabarmendu zuen: ‘lurra ez dugu gure arbasoengandik jaso, gure seme-alabak dira lurra utzi digutenak’.

Hiru egunez, gai ugari izan dute 300 gaztetxoek hizketagai: ingurumena, hezkuntza, gosea errotik kentzea, garapen jasangarria, osasuna, giza eskubideak, ekonomia eta segurtasuna, besteak beste.

MUN ingelesezko Model United Nations (Nazio Batuen Eredua) ereduaren siglak dira. Eredu horren eskutik, duela 50 urtez baino gehiagoz ospatu dira biltzarrak hezkuntza-instituzioetan -ideia Harvardko Unibertsitatean jaio zen XX. mendearen erdialdean-, ikasleen beraien lidergoan oinarrituta.

Leave a Reply