Eneko Atxa ere, chefa eta Basque Know How Fundazioko patronoa, ekitaldian izan zen, eta Gernikako arbolak euskaldun guztientzako duen esanahia gogoratu nahi izan zuen. Arbolak berak irudikatzen dituen balioak planetako puntu desberdinetatik iritsitako pertsonek osatzen duten bere lantaldeari transmititzeak sentiarazten dion emozioa ere aipatu zuen.

Gero, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak hartu zuen hitza, eta Azurmendi Jatetxeak eta Udaletxeak konpostajearen inguruan daukaten kolaborazio-markoaren berri eman zuen. Ez zuen aipatu gabe utzi nola, sukaldaritzaren eremutik, udalerriko birziklatzea sustatzen parte hartzen den.

Horren ondoren, José María Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren notak entzuten zirela, ekintza sinbolikoa gauzatu zuten bertaratuek, enborraren oinarrian lurra botata. Ohorezko aurreskuarekin eta landaturiko kimua Gernikako arbolaren kimu dela ziurtatzen duen agiriaren ematearekin bukatu zen ekitaldi xume eta zintzoa.

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari den Ana Otaduik Gernikako arbolaren kimu bat eman dio Basque Know How Fundazioari, euskal kulturaren ondarearen transmisioan fundazioak egiten duen lana dela eta. 5 metro garai den “kimua” fundazioaren egoitza ofizialean landatu da, Eneko Atxaren Azurmendi gune eno-gastronomikoan.

Iragan otsailaren 14ean egin zen ekitaldi instituzionala, goizeko 11:45etan, jatetxearen aurrean. Bertan, Lorea Uribarri fundazioko zuzendaria izan zen bertaratuei ongietorria ematearen arduraduna, esker oneko hitz batzuekin. Ongietorriaren ondoren hartu zuen hitza Batzar Nagusietako lehendakariak, zeinak fundazioak garapen jasangarriarekin duen konpromisoa nabarmendu eta haren helburuak goretsi zituen: “kultura-, gizarte- eta lurralde-ondarea babestea balioa sortuko duten proiektu berritzaile eta kolaboratiboen bitartez”. Gainera, bere egin zuen “ez dugu lurra gure arbasoengandik jaso, gure seme-alabak dira lurra utzi digutenak” esaera, zeinarekin guztiz identifikatua sentitu zen.

Leave a Reply